Waerenskjold etaparik azkarrenean azkarrena, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa

Soren Waerenskjold, garaipena merezi bezala ospatzen. (@LeTour)

Soren Waerenskjold-ek (Uno-X Mobility) ezustekoa eman du Tourraren 11. etapan. Neverseko helmugan, Tourraren historiako etaparik azkarrena –50,9 kilometro orduko bataz bestekoarekin bete dituzte txirrindulariek ibilbidearen 161,3 kilometroak– burutu duen esprintean, ustez garaipena jokoan izan behar zuten gizon azkar guztiei aurrea hartu die atzoko etapan erori eta azken tokian sailkatu zen norvegiarrak. Sailkapen nagusian aldaketarik ez da izan gaur.

Gaurko irabazleak Gukaren Pourrako partaideak ere ezustean harrapatu dituela esan daiteke; izan ere, Waerenskjold ez dago Pourraren talde bakar batean ere. Aurten aurrenekoz gertatu da, beraz, etapa irabazle batek punturik ez banatzea. Hala ere, 11 etapatan 11. aldiz, talde berri bat iritsi da Pourraren sailkapenaren burura: Txilindrue. Honela daude, gaurko etaparen ostean, taldeen sailkapena eta saridunen zerrenda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide