Merlier Pogacarren pare, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa

Tim Merlier gaurko garaipena ospatzen. (@LeTour)

Aurtengo Tourrean esprinter indartsuena dela berretsi du Tim Merlierrek Chalon-sur-Saoneko helmugan, Tadej Pogacar liderraren marka berdinduz: hiru garaipen ditu orain arte esloveniarrak, eta beste horrenbeste, gaurkoarekin, belgiarrak.

Bihartik aurrera, ordea, litekeena da Pogacarrek etapa garaipen kopuruan (ere) berriro aurrea hartzea, mendien itzulerarekin. Bitartean, sailkapen nagusian lehen postuan jarraitzen du, eta atzetik dituenak ere ez dira beren postuetatik mugitu. Gukaren Pourran, baina, talde berri bat iritsi da sailkapenaren burura: Etxaniz III. Honela gelditu da gaur taldeen sailkapena, eta honela, sarituen zerrenda.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide