Frantziako Tourraren hamahirugarren etapa ihesaldientzat aproposa zela zioten adituek, eta asmatu dute. Sailkapeneko aurrekaldean dabiltzanen pelotoiak lasai edo lasaiegi, hartu duen egunean, etapa ehiztariak izan dira lasterketari bizitasuna eman diotenak; eta horien artean murgilduta, Tom Pidcock sailkapen nagusiko podiumean sartzeko zorian egon da. Etapa Mauro Schmidek (Jayco Alula) irabazi du, helmugan Harold Tejadari aurrea hartuta. Atzetik zatituta iristen joan dira ihesaldiko kideak: Pidcock hirugarrena izan da etapan eta, azkenean, podiumean sartzea ez, baina sailkapenaren laugarren posturaino igotzea lortu du. Pelotoi nagusia, berriz, zazpi minutu eta erdi pasako atzerapenarekin iritsi da Belforteko helmugara.
Gukaren Pourran, berriz, ohitura bilakatu dena gertatu da eta talde berri batek hartu du sailkapenaren burua: Kabartzeno. Hau da gaurko taldeen sailkapena; eta hau, saridunen zerrenda.