Errekortari txapelketarako sarrerak saltzeko mahaia gaur ere ipiniko dute plazan

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 18a

Zezen Beltz elkartekoak atzo arratsaldean Errekortari Txapelketarako sarrerak saltzen. (Nerea Uranga)

Santio egunez, hilaren 25ean, Azpeitiko zezen plazan jokatuko den errekortari txapelketarako sarrerak aste honetan jarri dituzte saltzen Zezen Beltz elkartekoek. Atzo ipini zuten mahaia plazan, baina gaur eta hilaren 24an ere jarriko dute, eta txapelketaren egunean Egaña gozotegiaren ondoan. Hainbat tabernetan ere badaude sarrerak salgai.

Aste honetan jarri dituzte saltzen Zezen Beltz elkartekoek Azpeitiko Errekortari Txapelketa Nagusirako sarrerak. Hilaren 25ean jokatuko da lehia Azpeitiko zezen plazan, 18:00etan hasita. Atzo arratsaldean sarrerak saltzeko mahaia jarri zuten plazako arkupeetan, eta gaur ere ipiniko dute 12:00etatik 14:00etara. HIlaren 24an, plazan, 18:00etatik 19.30era egongo dira Zezen Beltzekoak sarrerak saltzen, eta txapelketaren egunean, hilaren 25ean, Goiko kalean, Egaña gozotegiaren ondoan, 12:00etatik 14:00etara.

Gainontzean, dagoeneko sarrerak salgai jarrita dituzte Azpeitiko eta Azkoitiko hainbat tabernetan: Azpeitian, Pastorkua, Mendizabal, Berdie, Jim Clark, Eguzkitza, Etxe Zuri eta Kantoi tabernetan, eta Azkoitian, Elurren. Txapelketaren egunean, zezen plazako leihatilan ere sarrera erosteko aukera izango da.

Errekortari Txapelketa Nagusiaren sarreren prezioak, berriz, honakoak dira. 0-4 urte artekoentzako doan izango dira. Zenbakitu gabekoak 5-14 urte bitartekoentzat 12 euro balioko dute eta 15 urtetik aurrerakoentzat 18 euro. Zenbakitutako sarrerek, berriz, 25 euro balioko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide