Berri ugari utzi ditu Champagnolen hasi eta Plateau de Solaison gainean bukatu den Frantziako Tourraren hamabosgarren etapak. Txarrena, sailkapenean bigarren zegoen Jonas Vingegaardek lasterketa utzi behar izan duela, hirugarren mailako mendate bat jaisten ari zela erori eta eskiun sorbaldan min hartuta, helmugatik 24 kilometrora. Tadej Pogacarrekin batera, aurtengo Pourran gehien aukeratutako txirrindularia da Vingegaard: 310 taldetatik 308tan ageri da, Pogacar bezala.
Pogacarri dagokionez, Isaac del Toro taldekidearen alde lan egin ostean, bigarren egin du gaur lider gaindiezinak, garaipen bikaina erdietsi duen Remco Evenepoelen atzetik. Del Toro izan da hirugarrena, eta hirukote horixe dago uneotan Tourraren behin-behineko podiumean: Pogacar aurrena, Evenepoel bigarren 5.00ra eta Del Toro hirugarren 5.58ra. Juan Ayuso izan da gaur sailkapeneko izen handien artean kaltetuena, seigarren postura jaitsita.
Gukaren Pourran, berriz, lehen aldiz aldaketarik ez da izan sailkapenaren lehen postuan eta Txilindruek eutsi dio buruari. Honela daude gaur taldeen sailkapena eta saridunen zerrenda.
Bihar atseden hartuko dute Tourrak eta Pourrak. Asteartean itzuliko da txirrindulari lasterketa, Évian les Bains eta Thonon les Bains arteko 26,1 kilometroko erlojuaren aurkakoarekin.