Mirari Uria futbolari azpeitiarrak Kataluniako Badalona Women taldean jokatu du datorren denboraldian. Aurrelaria Realarekin zuen kontratua etenda iritsiko da emakumeen gorengo mailako taldera, eta Marc Ballester entrenatzailearen gidaritzapean ariko da 2026-27 denboraldian. Badalonak ohar bidez jakinarazi duenez, talentua eta moldatzeko gaitasuna emango dizkio Uriak taldeari.
23 urte ditu Uriak eta lau denboralditan jokatu du emakumeen lehen mailan, Realarekin. Orotara, 134 neurketa jokatu eta 11 gol sartu ditu maila horretan. Halaber, Espainiako selekzioarekin aritutakoa da: 19 urtez azpikoen selekzioarekin Europako txapeldun izan zen, eta munduko txapeldun, berriz, 20 urtez azpikoarekin.
2019an debutatu zuen Uriak Realeko emakumeen talde nagusiarekin, artean bigarren taldeko jokalaria zela, Anoetan, Athleticen kontrako ligako derbian. 2021etik izan da txuri-urdinen lehen taldeko jokalaria.