Mendian garaipen bikainarekin itxi zuen Remco Evenepoelek Tourraren bigarren astea igandean, eta erreskadan bigarren garaipena bereganatuta ekin dio lasterketaren hirugarren eta azken asteari. Erlojuaren kontra onena ez bada onentsuena bederen badela erakutsi du beste behin flandriarrak, eta Tadej Pogacarri 28 segundoko aldea kenduta, nagusitasunez irabazi du Évian les Bains eta Thonon les Bains arteko 26,1 kilometroko erlojuaren aurkakoa; bide batez, sailkapeneko bigarren postua sendotu du Evenepoelek.
Baina Red Bull-Bora-Hansgrohe taldean ez da dena poza izan gaur. Taldeko liderra bezala, lan ona egiten ari zen gaurkoan ere sailkapenean bosgarren tokian zegoen Florian Lipowitz, baina erori, min hartu eta Tourrari agur esan behar izan dio iaz podiumaren hirugarren koskara igo zen txirrindulariak. Gukaren Pourran bosgarren txirridulari aukeratuena zen alemaniarra: 265 taldetan dago.
Pourrari dagokionez, Txilindruek hirugarren egunez jarraian eutsi dio taldeen sailkapenaren buruari; eta honela dago, gaur, sarituen zerrenda.