Philipsenek bai, azkenean, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2026ko uztailaren 22a

Jasper Philipsen aurtengo estreinako garaipena ospatzen, gaur, Voironen. (@LeTour)

Chambery eta Voiron lotu dituen hamazazpigarrena aurtengo Tourrean etapa ehiztarientzat azken abagunea izango zela zioten adituek, eta bai, baina ez. Hasieratik bukaerara, ikuskizun bikaina eskaini dute txirrindulariek eta, bai, azkenean, multzo dezente batek lortu du ihes egitea. Baina azken-azkenean, punta-puntako esprinter batentzat izan da garaipena: hirugarren asteraino eta azkenaurreko aukeraraino iritsita gaur, azkenean, aurtengo Tourrean lehen garaipena lortu du Jasper Philipsenek (Alpecin-Premier Tech). Bost urte erreskadan daramatza flandriarrak Frantziako Tourrean garaipenak pilatzen; 11.a du gaurkoa.

Lasterketa buruak helmuga zeharkatu eta bederatzi minutura iritsi da faboritoen pelotoia Voironera. Sailkapen nagusian ez da aipatzeko mugimendurik izan Tourrean, eta Gukaren Pourran ere ez. Honela daude gaurko etaparen ondoren taldeen sailkapena eta saridunen zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide