Azken txanpa menditsuari ekin diote gaur Frantziako Tourrean eta eguneko ihesaldiaren hondarrean indartsuena izan den Richard Carapazek (EF Education-Easypost) irabazi du Alpeetako lehen etapa.
Oilar nagusiak pakeoso ibili dira –4.35era iritsi dira denak–, Alpe d'Huezen amaituko diren biharko eta etziko etapak gogoan edo, eta ez da aldaketa aipagarririk izan sailkapenaren aurreko postuetan.
Gukaren Pourran ere gorabeherarik ez, taldeen sailkapenari dagokionez: bosgarren egunez jarraian, Txilindrue dago buruan. Honela gelditu da, bestalde, saridunen zerrenda.