Alpe d'Huezen irabaztea falta zitzaion Tadej Pogacarri. Aurten, Frantziako Tourraren antolatzaileek bi etapatan jarraian jarri dute helmuga 21 bihurguneen mendate mitikoaren gainean, eta bigarrenari itxaron gabe, lehendabizikoa baliatu du lider ahaltsuak falta zitzaion mugarri hori bereganatzeko, aurtengo bosgarren etapa irabazteko eta, behar berezirik ez bazuen ere, atzekoekiko aldea gehiago handitzeko.
Azken mendatearen barrenera hiru minutuko abantailarekin iritsi dira Lenny Martinez, Richard Carapaz eta Sepp Kuus, baina alferrik izan da, Pogacarrek harrapatu eta pasatu egin baititu. Atzeraxeago, esloveniarrak sailkapen nagusian atzetik dituen Evenepoel, Del Toro eta Seixasen artean ez da alde nabarmenik izan gaur.
Bihar, Tourreko etapa erreginean eta probaren azkenaurreko egunean, Alpe d'Huezera itzuliko dira txirrindulariak.
Gukaren Pourran, bukatzeko bi egun falta direnean, Txilindruek jarraitzen du taldeen sailkapenaren buruan, seigarren egunez jarraian; eta honela dago sarituen zerrenda.