Beste festak egiteko jarduten duten herritarren eskutik hasi dira saninazioak

Nerea Uranga 2026ko uztailaren 30a

Beste festa batzordeetako kideen eskutik hasi dira gaur eguerdian saninazioak. Arrosaz jantzi da herriko plaza eguerdiko hamabietarako, eta balkoia herritarrek beteta zela piztu dute suziria. Une horretatik aurrera, olatu arrosak barreiatu dira herriko kaleetan festaz gozatzeko. Festa herrikoietako batzordeetako kideek jaiak antolatzen lan egitera eta festetan parte hartzera animatu dituzte herritarrak, lan militante eta boluntario gabe jairik ez delako. 

Beste festak antolatzen ibiltzen diren festa batzorde herrikoietako kideek bota dute eguerdian saninazioak hasteko suziria udaletxeko balkoitik. Ordurako, plaza arrosa kolorez jantzitako herritarrekin beteta zegoen. Udaletxeko balkoia ere bete-betea zen hamabiak jotzerako, han bildu dira Landetako, Damasoko, Nuarbeko, Loiolako, Elosiagako, Aratzerrekako, Elizkaleko, Urrestillako, Lasaoko, Matxinbentako, Errebaleko, Sanjuandegiko eta Haujijijaiko festa batzordeetako ordezkariak. Nabarmendu dute festa batzorde bakoitzak bere berezitasunak izan arren, "urtez urte herritarrek egindako borondatezko lan militanteari esker" ateratzen dituztela festak aurrera, eta haiekin batera tokian tokiko jai batzordeetan parte hartzera deitu dittuzte herritarrak.

Herritarren lanik eta laguntzarik gabe festarik ez dela posible azpimarratu dute udaletxeko balkoitik festa batzordeetako ordezkariek. "Kontuan izan behar dugu, egitarau huts bat gauzatzetik haratago, gu guztiontzako espazio seguruak sortzean oinarritzen direla festa batzorde herrikoiok antolatutako jaiak". Horrenbestez, "inolako erasorik onartuko ez diren" espazioak eta festak antolatzea oinarri dutela adierazi dute; hala nola ez dituztela onartzen inola ere haiek antolatutako festetan "ideia arrazistak, matxistak, LGTBfobikoak, klasistak zein faxistak" dituztenak.  Festak hasteko suziria bota aurretik, txupinazoan protagonista izan direnek, festez gozatzeko deia egin diete herritarrei.

Festa batzorde herrikoietakoei aitortza egin die Nagore Alkorta alkateak, adieraziz festetan herritarrek jai egiteko lan egiten duten herritarrak asko direla Azpeitian, eta hori herri festazalea denaren seinale dela. Segidan, festetan herrian egongo ez direnekin, nahiz gerrengatik edota bestelako arrazoiengatik gaizki pasatzen ari direnekin gogoratu da alkatea.

Behin suziria botata, plazatik herriko kaleetara barreiatu da Marea Arrosa Skapaie elektrotxarangarekin, Azpeitiko Musika Bandarekin eta erraldoi eta buruhandiekin. Festak goizaldera arte segida izango du gaur, baita beste bi egunetan ere.

Egitaraua:

Gaur, San Inazio bezpera.
  • 15:00. Herri bazkaria, herriko plazan. 
  • Ondoren, Palestinarekiko elkartasun argazkia, Haujijijaik deituta.
  • 17:00. Txosnagunearen irekiera eta jolasak, Txosnagunean. 
  • 17:30. Bergarako Zezenak ganadutegiko bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Done Jakue kalean. 
  • 18:00. Front Oi! Txiki Fest kontzertuak: Inguma, Aurrez Aurre, Verrater eta Jipoituak taldeak. Done Jakue kalean.
  • 18:30. San Inazio bezperako zezenketa, zezen plazan. 
    • Toreatzaileak: Daniel Luque, Borja Jimenez, Marco Perez. 
  • 18:30. Sakatu! elektrotxaranga, Alde Zaharrean. 
  • 19:00. Meza eta bederatziurrena parrokiako nahiz Julian Barrenetxea abesbatzekin eta Itziar Urbieta organistarekin, Loiolako basilikan. 
  • 19:00. Los Incansables txaranga, herriko kaleetan zehar. 
  • 19:00. Bull eta Elepunto DJak, Olazko Amaren plazan. 
  • 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan. 
  • 22:00. Manitu taldearen kontzertua, Txosnagunean. 
  • 23:00. Su festa, Pirotecnia Pabloren eskutik, Izarraizko Atean. 
  • 23:30. Gozategi taldearen kontzertua, herriko plazan. 
  • 23:30. Balantza taldearen erromeria, Txosnagunean. 
  • Ondoren, Jamaiketako DJa, Txosnagunean.
Bihar, ostirala, San Inazio eguna.
  • 09:30. Azpeitiko Udal Musika Bandaren, Arrasateko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia. 
  • 10:10. Udal ordezkarien korporazioa. 
  • 10:30. Prozesioa, Alde Zaharrean. 
  • 11:00. Eukaristia Soreasuko Sebastian Donearen parrokian, parrokiako nahiz Julian Barrenetxea abesbatzekin eta Ignacio Arakistain organistarekin.
  • 12:30. Gauerdi txaranga, kalerik kale. 
  • 12:30. San Inazio egunean toreatuko dituzten Murteira Grave ganadutegiko zezenen aukeraketa, zezen plazan.
  • 12:30. Entzierro txikia Lopene ganadutegiko zezenekin, Done Jakue kalean. 
  • 13:00. Azpeitiko Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean. 
  • 13:00. Kalejira, Eraso ororen aurka! lelopean, Haujijijaik deituta.
  • 17:00. Holi hauts festa, Matxinada plazan. 
  • 17:30. Lopene ganadutegiko zezen txikiak, Done Jakue kalean. 
  • 17:30. Zezenketen kontrako elkarretaratzea, zezen plazaren aurrean.
  • 18:30. Alurr dantza taldearen Hamaikua ikuskizuna, herriko plazan. 
  • 18:30. San Inazio eguneko zezenketa, zezen plazan. 
    • Toreatzaileak: Emilio de Justo, Borja Jimenez eta Victor Hernandez. 
  • 19:00. Oria txaranga, Landeta auzotik herriko plazara. 
  • 19:00. Poteo musikatua Burrumbaren eskutik, Alde Zaharrean. 
  • 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan. 
  • 20:30. Parrillada, herriko plazan. 
  • 21:30. Eskuzko pilota partida profesionalak, Izarraitz pilotalekuan: 
    • 1. partida: Egiguren V.a-Salaberri II.a eta Alberdi II.a-Lizeaga
    • 2. partida: Zabala-Zabaleta eta Laso-Iztueta
  • 22:00. Leihotikan taldearen kontzertua, Txosnagunean. 
  • 23:00. Su festa, Pirotecnia Pabloren eskutik, Izarraizko Atean. 
  • 23:30. Neomak taldearen kontzertua, herriko plazan. 
  • 00:30. Streetwise taldearen kontzertua, Txosnagunean. 
  • 02:30. Kontzertua, Txosnagunean. 
Abuztuak 1, larunbata, San Inazio bigarrena.
  • 10:00. Azpeitiko Udal Musika Bandaren, Arrasateko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen goiz eresia. 
  • 10:30. Udal ordezkariek ongietorria egingo diete Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariei, Loiolako basilikaren atarian. 
  • 10:30. Lurraren defentsan makroproiekturik ez! lelopean elkarretaratzea, Loiolan.
  • 11:00. Meza nagusia Loiolako basilikan, parrokiako nahiz Julian Barrenetxea abesbatzekin eta Itziar Urbieta organistarekin. 
  • 11:00. 15. Bakailao Txapelketa, herriko plazan. 
  • Ondoren, prestatutako bakailaoen dastaketa. 
  • 12:00. Txerokiak taldearen emanaldia, herriko plazan. 
  • 12:30. Arno ganadutegiko zezenekin entzierro txikia, Done Jakue kalean. 
  • 12:30. San Inazio bigarrenez toreatuko dituzten Ana Romero ganadutegiko zezenen aukeraketa, zezen plazan. 
  • 17:00. Apar festa, Balentina Agirre plazan. 
  • 17:30. Arno ganadutegiko zezen txikiak, Done Jakue kalean. 
  • 17:30. Kuadrilla Arteko III. Olinpiadak, Alde Zaharrean. 
  • 18:30. San Inazio bigarren eguneko zezenketa, zezen plazan. 
    • Toreatzaileak: Morenito de Aranda, Jesus Enrique Colombo eta Ismael Martin.
  • 18:30. Fanfarre Betijai, kalerik kale. 
  • 19:00. Eraman Jai Alai Gara elkarteak antolatuta, zesta punta jaialdia, Izarraitz pilotalekuan
  • 20:00. Etxera jantokia, Azoka Plazan. 
  • 21:30. Iratzar taldearen erromeria, Olazko Amaren plazan. 
  • 22:00. Tapia eta Leturia, Txosnagunean. 
  • 22:30. Harrobi Dantza Betikalaren eskutik, Geure(r)a ikuskizuna, herriko plazan. 
  • 23:30. Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua, herriko plazan. 
  • 01:00. Hazas taldea, Txosnagunean. 
  • 02:30. Kaparrak taldea, Txosnagunean. 
Abuztuak 2, igandea, San Inazio hirugarrena.
  • 06:00. Incansables txaranga, kalerik kale. 
  • 07:00. Marques de Saka ganadutegiko bigantxak 16 urtetik gorakoentzat, Done Jakue kalean. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide