Albistegia

Kiskali egin da Zabalia Zaharra baserria

Urtzi Oteiza-Julene Frantzesena

Atzo gauean piztu zen sua Nuarbeko baserri horretako sotoan. Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina erabat kiskali da baserria. Suhiltzaileek gau guztian jardun dute sua itzaltzeko lanetan.

Ia erabat kiskali da Nuarbeko Zabalia Zaharra baserria. Atzo gauean piztu zen sua baserriko sotoan, oraindik ez dakiten arrazoiak tarteko, eta etxean ziren bizilagunek suhiltzaileei deitu zieten. Suhiltzaileen lau kamioi eta Udaltzaingoa joan ziren sutearen lekura, eta gau guztian jardun dute itzaltze lanetan; gaur goizean ere bai. Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina kalte materialak izugarriak izan dira; erabat kiskali da baserria.

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide