Jendetza elkartu da gaur arratsaldean skate parkearen bueltan. YK Riders Festen barruan, hainbat haurrek, gaztetxok nahiz helduk erakustaldia eskaini dute, eta haiek scoterretan, bizikletetan nahiz skatetan ibiltzeko duten abileziak aho zabalik utzi ditu herritarrak; tartean hainbat azpeitiarrek.
Giro bikaina izan da pare bat ordu iraun dituen ikuskizunean, eta datozen orduetan ere festarako abagunea izango dute hala nahi dutenek. Izan ere, parrilladan sabelak beteta eta kontzertuez gozatuta, biharko ere egun osorako egitaraua prest dute YK eta Arauntza Ridersek.
Goizean hasi dute gaurko eguna YK Riders Festen antolatzaileek. Hain zuzen ere, enduro martxa egin dute 300 bat lagunek 09:00etan hasita, eta gogotik gozatu dute ibilbideaz parte hartzaileek. Halaber, umeentzako tailerrak ere egin dituzte goiz partean, eta gero bazkaltzen bildu dira dozenaka lagun skate parkearen ondoan muntatu duten karparen atarian.
Bihar, igandea
- 12:00. Artisau azoka eta marianitada. Honako artisau hauek jarriko dituzte postuak azokan:
- DO osagarriak
- Marabina
- Miara Design
- Aldaxka
- Bel.argi
- Ainhoa Shop
- Belaño
- Holz&Blech
- Domusa Teknik 40 MLK
- 16:00. Umeen bizikleta lasterketak.
- 18:00. Erromeria, Garixe eta Txibilter eta Etxaide eta Aldalurrekin.
- 21:00. Azax.
- 22:00. Remember, Bombax eta Patx DJak.