Internetekoak agortuta, bonu fisikoak bakarrik gelditzen dira

Aitziber Arzallus

09:30ak jotzerako dozenaka herritar zeuden Azoka Plazan, bonuak eskuratzeko ilaran. (Aitziber Arzallus)

09:30ean ireki dute Azoka Plazako salmahaia eta 13:30ak arte eta 15:00etatik 16:30era egongo da bonuak han eskuratzeko aukera, aurrez bukatzen ez badira. Atzo, ordu gutxian agortu ziren Interneten salgai jarri zituzten 1.913 bonuak. 

Azpeitiko Udalaren eta Bertan merkatari elkartearen Azpeitia zaindu kanpaina arrakasta izaten ari da. Atzo arratsaldean jarri zituzten 4.000 bonu salgai, 3.826 aurrez aurreko salmentan, Azoka Plazan jarritako salmahaian, eta beste 1.913 online. Interneten jarritako guztiak ordu gutxian agortu ziren; beraz, dagoeneko bonu fisikoak bakarrik daude eskuragai. Gaur, 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 16:30era ariko dira horiek saltzen Azoka Plazan, aurrez bukatzen ez badira behintzat. 09:30ak jotzerako, dozenaka herritar zeuden bonuak eskuratzeko ilaran.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide