Tia Maixux
Baserrian jaio eta
lanean zaildu azala.
Ohiko eginkizunetan
ez zara izan makala.
Edonon agertu zara
kementsua ta apala.
Guretzat beti zenuen
bihotz xamur ta zabala.
Garaiz lehen utzi gaituzu,
hauxe destinu petrala!
Malko asko isuri dugu,
minez bageunde bezala.
Zure hutsune handia,
a zer nolako itzala!
Zuk emandako argiak
bizitzan gida gaitzala!
Gerrantzuriko ilobak
Azpeitian, 2022ko irailaren 1ean
Eskela jarri nahi izanez gero, Azpeitia Gukaren 943-15 03 58 telefonora deitu, azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi edo Azpeitia Gukaren bulegora joan daiteke. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela: 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta edo bertara joanda.