Saninazioetako laburpen bideoa argitaratu eta zozketako sariak banatu ditu Haujijijaik

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea 2024ko abu. 5a, 11:07

Nora Etxeberriak, Ane Elizondok eta Xabi Abaunzek jaso dituzte Herri Zozketa Arroxaren sariak.

Haujijijai festa batzorde herrikoiak San Inazio jaietako laburpen bideoa prestatu eta zabaldu du, hementxe ikus dezakezuen hau. Eskerrik asko aurten festetan kolaboratu eta festak aurrera eramaten lagundu dezuen guztioi! Zuek gabe etzion/k festaik!

Bestetik, Herri Zozketa Arroxako zenbaki sarituen jabeak ere azaldu dira: Nora Etxeberriarentzat izan da merkatariek emandako produktuz osatutako otarrea, Ane Elizondorentzat bi lagunentzako gau bateko egonaldia Donamariako Bentan, eta Xabi Abaunzentzat sakelako telefonoa. Hiruek jaso dituzte jada beren sariak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide