Laburbira eta Kimuak film laburren saioak botako dituzte Azpeitian

Netzer Bereziartua (Erabaki produkzioak) eta Ihintza Agirretxe (T3. Zine kluba) ekimenetako kartelekin.

T3. Azpeitiko Zine kluba, Erabaki Produkzioak eta Sanagustin kulturgunearen artean antolatu dituzte eta martxoaren 13an eta apirilaren 10ean —asteazkenak, 21:00etan— izango dira saioak, kulturgunean. Datorren asteazkenean Laburbirako film laburrak botako dituzte, haietako bat Erabaki produkzioaken 'Oinaze egoitza' da, eta apiriliean Kimuakekoak.

Ekitaldiak: Laburbira eta Kimuak film laburren bildumak.
Egunak: Martxoak 13 (asteazkena) eta Apirilak 10 (asteazkena).
Ordua: 21:00.
Sarrera: 3€ —Kultur bonoarekin doan—.

Laburbira film laburrak

1. Berriro igo nauzu (Carlos Rodriguez, 9:25 minutu).

Sinopsia: Azken 150 urteotako euskal baserriaren bilakaeraren hurbilpen bat egiten du filmak, Kirmen Uriberen testu batean oinarrituta. Dokumentala eta fikzioa nahasten dituen laburmetraia, Gipuzkoako hainbat baserritan grabatutakoa. Mundu mailako 20 bat jaialditan izan da aukeratua eta Alemanian, italian eta Espainian hainbat sari jaso ditu".

2. Oinaze Egoitzak (Erabaki produkzioak, 9:30 minutu).

Sinopsia:  Bi pertsonaia bereziren arteko ezinezko amodio batek beraien ahuldade eta gabeziak azaleratzen ditu.

3. Elkartea (Kote Camacho, 16 minutu).

Sinopsia: Aspaldiko lau lagun elkartean biltzen dira afaltzeko. Haietako bat, zeini besteek arrastoa aspaldu galdu zioten, oso egoera ekonomiko larrian bizi da. Besteen jarrera orokorra, laguntza eskaintzearena izango da, hasiera batean behintzat. Benetako konpromisoa hartzea ordea, ez da hain erraza izango.

4. Deus Et Machina (Koldo Almandoz, 8:30 minutu).

Sinopsia: Langilea egunero joaten da fabrikara lanera. Eginbehar zehatz bat egin dezakeen langile bakarra da. Egunero makinak pizteko zeremoniari ekin eta bere lan zehatz eta monotonoari helduko dio. Gaur, ordea, erabaki bat hartu du.

5. Desentxufatuak (Bernues anaiak, 9:45 minutu).

Sinopsia: Zer egiten duzu dagoeneko ez duzula balio esaten dizutenean, gizarteak albora uztean? Nola egiten diozu aurre azken aurrerakuntza teknologikoak nagusi diren munduari telebista zahar bat baino ez bazara?

6. Hamaiketakoa (Telmo Esnal, 4 minutu).

Sinopsia: Eguero, ordu berean, Antoniok eta Santik elkarrizketa berezi bat dute. Hiru emakume dira horren lekuko.

7. Tortila (Iñigo Lopez, 8:15 minutu).

Sinopsia: Bere senarrak ematen dizkion tratu txar eta irainak direla-eta, emakume batek harremana bukatzea erabakitzen du...

8. Beerbug (Ander Mendia, 8 minutu).

Sinopsia: Joek errepide ertzeko gasolindegi batean lan egiten du. Egun batez, garagardo bat edateko atseden hartzea erabakiko du. Edariaz gozatzeko ahaleginak huts egingo dio, norbait lapurretan ari baitzaio muturren aurrean.

Eta Kimuak film laburretan ikusiko dena

1. Bajo la almohada (Isabel Herguera, 8:25 minutu).

2. Casa vacia (Jesus Maria Palacioa, 20:30 minutu).

3. Los monstruos no existen (Paul Urkijo, 9:22 minutu).

4. Voice over (Martin Rosete, 9:40 minutu).

5. Abuztua (Pello Zazpitaerdi, 17 minutu).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide