Euskal Herriko Trikitixa Elkartea 50 urte eta gehiago liburua aurkeztu zuen Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak larunbatean Sanagustin kulturgunean. Arratsaldean, Liztor kapitaina eta Chinas filmak proiektatu ziren Soreasu antzokian. Igande arratsaldean, Jon Maia Soria bertsolariak Kantu berri bat gara ikuskizuna plazaratu zuen Soreasun.
Emanaldiez gain, Nora Alberdi Odriozolaren Etxean bezala. Com a casa erakusketa ikusteko aukera ere izan da Foru Ibilbideko erakusketa aretoan; urriaren 20a bitarte ikusgai izango da erakusketa hori.