"Bidegabeena iruditzen zait gertatu zenaren kulparen zati bat emakume hark izan zezakeela hedatu izana eskualdean. Ez dakit erabiltzen ditudan hitzak egokienak diren, baina hori guztia oso bidegabea da emakume harentzat eta familia osoarentzat. Gaia oso delikatua da, eta guk kapitulu hartan argi utzi nahi izan genuen bidegabea, neurriz kanpokoa eta inolaz ere beharrezkoa ez zen heriotza hura ankerkeriaz jokatu zuen pertsona batek eragin zuela. Eta jendea aritu da esaten: 'Agian, emakumeak zerbait...'. Hori azaldu egin zen hedabideetan, eta ikaragarrizko iraina da. Zertaz ari gara hitz egiten? Horrelako tabernako zurrumurruak ez dira onargarriak", dio Aranzadiko buruak (elkarrizketa osoa, hemen).
2011ko martxoaren 16an aurkitu zuten Amaia Azkueren gorpua Ibai-Eder urtegian. Bere hiltzailea, Ander E. azpeitiarra, hamar urteko kartzela zigorrera kondenatu zuten 2012ko apirilean; hilketaren unean adingabea zenez, adingabekoentzako zentro batean ari da betetzen kondena.