Palestinarekin elkartasunez gaur egingo duten ekintzarako azken jarraibideak eman ditu Elkar-ekinek

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2024ko uzt. 29a, 00:48

Palestinarekiko elkartanasunez Sanjuandegiko biribilgunean egindako elkarretaratzeetako bat. (Elkar-ekin)

Herriko hiru biribilgune inguratzeko ekimenean parte hartzeko 280 lagunek eman dute izena. Izena eman ez arren azken unean bertan parte hartzera animatzen diren herritarrei nahi duten biribilgunera agertzeko deia egin die taldeak.

Gaur arratsaldean egingo dugu ekimena –Palestinarekin elkartasunez eta genozidioaren kontra hiru biribilgune inguratzea– ondo antolatu ahal izateko, honako jarraibideak kontuan hartzeko eskatu nahi dizuegu parte hartzaileei –240 pertsona behar genituen, eta 280k eman duzue izena–.

  • Ustez parte hartzaile guztiei jakinarazi dizuegu nora joan behar duzuen. 18:30erako adierazitako tokian egoteko eskatuko geniezuke.
  • Izena eman gabe egon baina azken unean joateko erabakia hartu duzuenok, zuek erabaki nora joan. Inor ez dadila bertaratzeko gogoekin gelditu.
  • Landetako taldea kiroldegi aurrean elkartuko da, Sanjuandegikoa Santi Lazkano aurrean eta Loiolabidekoa Urola Espress aurrean. Antolatzaileen esanak kontuan hartzeko eskaera egin nahi dugu, bereziki errepidea gurutzatzeko momentuan.
  • Ekintzak ordu erdi iraungo du. Zazpietan antolatzaileek txartelak jasoko dituzte eta horrekin amaituko dira elkarretaratzeak.

Eskerrik asko denoi eta ondo pasatu herriko jaiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide