Eskalada eta halterofilia bikainak dira indarra eta koordinazioa lantzeko. Bizi ON! telebista saioaren bigarren atal honetako protagonistak, besteak beste, Eneko Cantero eskalatzaile azpeitiarra eta Xeber Iruretagoiena fisioterapeuta zarauztarra dira.
Bizi ON! telebista saioaren lehen atal honetan, batetik, Beasaingo Gazte Training zer den azalduko dute, gazteentzat gimnasioetara sarbidea izan daitekeena; eta bestetik, mendian korrika aritzeko joeraz ariko dira, baita mendian ibiltzeko oinetako egokiez ere. Naroa Uria mendi korrikalari azpeitiarra eta Eider Lopetegi podologoa ezagutzeko aukera ere izango da.