Bizikleta gaineko biomekanika, mendiko bizikleta jaitsierak eta jaitsieretan ohikoenak diren lesioak izango dituzte hizpide Bizi On! saioaren bigarren denboraldiko lehen atal honetan. Besteak beste, Azpeitiko Arauntza eta YK Riders taldeko Iñigo Garcia, Naroa Aranbarri eta Iñigo Garcia, eta Aitor Oteiza fisioterapeuta azkoitiarra dira atal honetako protagonistak. Bizi On! saioa, sei astez, asteartero, 19:00etan, Gukan.