Omenaldiarekin eman diote bukaera Jubilatuen asteari

Uztarria.eus 2012ko aza. 19a, 13:07

Baigera Jubilatuen Elkarteak atzo, igandea, eman zion bukaera Jubilatuen asteari. Ekitaldi ugari egin dituzte aste osoan, eta atzo aurten 90 urte egin dituzten 28 herritar omendu zituzten Kiruri jatetxean egindako bazkarian. Ohitura den legez, bertan izan ziren Udal ordezkariak ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide