Juan Mari Amenabarrek irabazi du sokamuturreko argazki lehiaketako herritarren saria

Uztarria.eus 2013ko api. 15a, 13:20

Juan Mari Amenabar Otola-k irabazi du XXXIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketako herritarren saria, Egin lekue argazkiari esker (argazkian).

Martxoaren 16an banatu zituzten XXXIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketako sariak Betharrametan. Gero, martxoaren 31 bitartean lehiaketako argazki guztiak ikusgai izan ziren Betharrametako aretoan, eta han izan zuten gustuko argazkiaren aldeko bozka emateko aukera herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide