Orkatz Kultur Elkarteari babesa eman diote hainbat herritarrek

Uztarria.eus 2013ko eka. 14a, 12:24

Azpeitiko Sortuk deituta elkarretaratzea egin zuten atzo, osteguna, 80 bat lagunek plazan, Konponbideari erasorik ez, utzi Euskal Herria bakean lelopean. Datorren urriaren 17an Espainiako Audientzia Nazionalean abiatuko den 35/02 sumarioaren epaiketaren salatzeko egin zuten kontzentrazioa. Izan ere, Batasunako kide izandako 40 lagunen eta 'herriko tabernen' aurkako epaiketa hasiko da data horretan, eta Orkatz Kultur Elkartea ere auzi horren barruan dago.
 
---

Orkatz Kultur Elkartea. Sorrera: 1993. / Kultur elkarteak Azpeitian duen tabernan kultur ekitaldi batzuk egiten ditu urtean zehar: Ikiaaaarriya bertso saioa, Orkatz eguna, euskal presoen aldeko argazki erakusketa, kontzertuak, poesia… / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide