Etxeberria IV.ak eta Agirrezabalak ezin izan dute Foru Aldundiaren Txapelketako finala irabazi

Uztarria.eus 2013ko uzt. 1a, 12:07

Joan den ostiralean jokatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren IV. Erremonte Txapelketako finala, Zestoako pilotalekuan. Etxeberria IV urrestildarrak eta Agirrezabala matxinbentarrak Etxabe II.a eta Barrenetxea IV.aren aurka neurtu zituzten indarrak, baina 19 eta 40 galdu zuten.

Aldiz, Matxin III.a eta Ion Etxeberria hirugarren edo laugarren postua lortzeko lehiatu ziren Juaristi eta Olazarren kontra. Hirugarren postua Matxin III.arentzat eta Ionentzat izan zen, 40 eta 37 gailendu ostean. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide