Joseba Albizuk irabazi du Sabiñanigoko Oturia Extrema proba

Uztarria.eus 2013ko uzt. 15a, 12:27

Joseba Albizu nagusitu zen zapatuan Sabiñanigon (Huesca) II. Oturia Extrema BTT proban. 05:13:25 segundo behar izan zituen azpeitiar txirrindulariak proba bukatzeko. Bigarren postuan, 20 segundora, (05:13:45) Milton Ramos helmugaratu zen, eta Esteban Suescun izan zen hirugarrena. Guztira, 123 txirrindularik hartu zuten parte proban.

Joan den asteburuan I. Orbea Pax Avant proba irabazi zuen Albizuk, Izaban.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide