30 familiak hartuko dute parte Soreasuko auzo-konpostean

Uztarria.eus 2013ko uzt. 17a, 19:56

Atzo, asteartea, Soreasuko auzo-konposterako gune berrian hondakin organikoak birziklatuko dituztenei zuzendutako ikastaroa eman zuten Sindikatu Zaharrean (argazkian). 30 familia dira ikastaroan jasotakoa praktikan jarrita Soreasuko gunean konposta egiten hasiko direnak. Aurreko astean, auto-konposta egiten irakasteko beste saio bat ere eman zuten Urola Erdiko Mankomunitateko teknikariek. Udalak emandako datuen arabera, 250 familia berri animatu dira hondakin organikoa birziklatzera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide