Azaleko minbiziaren inguruko informazioa eskura

Uztarria.eus 2013ko uzt. 22a, 13:16

Gaur, astelehena, herriko plazan egin dute geldialdia azaleko minbiziaren aurkako kanpainako boluntarioek, eta bertan izango dira 10:00etatik 13:00etara bitartean. Kanpainaren helburua azaleko minbizia ekiditeko prebentzioaren alde egitea da; umeen kasuan bereziki.

Plazara hurbildu direnek, azalean duten melanina maila neurtzeko aukera izan dute; baita eguzkia hartzerakoan kontuan hartu beharrekoei buruzko informazioa eskuratu eta azala aztertzeko moduari buruzko zehaztasunak jakin ahal izatekoa ere. Argazkian ikusten denez, jende ugari gerturatu da bertara. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide