Soziedadeak ere 'Gugandik hasita'

Uztarria.eus 2013ko abe. 17a, 19:38

"Gaikako bilketa tasak igo asmoz", herriko hainbat elkarte gastronomiko ere batu zaizkio Gugandik hasita ekimenari (argazkian, Leire Etxaniz zinegotzia eta elkarteetako hainbat ordezkari). Udalak azaldu duenez, soziedadeekin elkarlanean aritu dira, haiek dituzten beharrak aztertuz (nolako edukiontziak behar dituzten, elkarteetan informazio panelak jartzeko...) eta akordioak adostuz. "Eremuz eremu urratsak ematen ari gara; herritarrok baikara, gutako bakoitza baikara birziklapena sustatzeko motore".

Gugandik hasita ekimena aurkeztu zutenean agertu zirenez gain (Lagun Onak Futbol Taldea, Iraurgi Saskibaloia eta Uztarria Komunikazio Taldea), hainbat talde eta eragile dira dagoeneko hondakinak egoki kudeatzeko konpromisoa hartu dutenak, tartean Izarraitz Igeri Elkartea eta Lagun Onak Txirrindulari Elkartea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide