Eraso Xake Taldekoak Getxon izan dira

Uztarria.eus 2014ko ots. 17a, 11:26

Atzo, igandea, Taldekako Xake Txapelketa Azkarra jokatu zen Getxon (Bizkaia), eta bertan izan ziren Azpeitiko Eraso Xake Taldeko kideak. "Giro onean" pasatu zuten goiza, eta ondoren bazkaria eta sari-banaketa egin zituzten. Sestaoko taldeak irabazi zuen txapelketa, Salcedo taldea izan zen bigarrena eta Abadiñokoa hirugarrena. Eraso taldekoak, berriz, zortzigarrenak izan ziren. Atzoko txapelketa Circuito de la amistad izeneko birako lehen sariketa izan zen.

Eraso Xake Taldekoek azaldu dutenez, datozen bi asteotan astean bitan elkartuko dira Sindikatu Zaharrean; astelehean eta ostegunean, hain zuzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide