Birziklatze tasa igotzeko proposamenak saritu dituzte

Uztarria.eus 2014ko mar. 12a, 14:51

Urola Erdiko Mankomunitateak Birziklatu! sentsibilizazio kanpainari lotuta antolatu zuen lehiaketako sariak banatu ditu gaur, asteazkena. Urtarrilaren 10etik 31ra bitartean herritarrek birziklapenari lotutako hainbat iradokizun egiteko aukera izan dut, eta orotara 26 proposamen jaso dituzte. Horietatik hiru saritu dituzte. Errefusaren edukiontzia "azken aukera naiz", "ni errefusa naiz" edo "ni ez naiz birziklatzen" gisako esaldiekin errotulatzea proposatu du Enok Sudupek, eta nekazal turismo batean bi lagunentzat asteburupasa bat irabazi du. Erabilitako ur botila handietan plastikozko poltsak sartu eta beteta daudenean aislante bezala erabiltzea proposatu du Carmen Osak, eta honek ere nekazal turismo batean asteburu bat pasatzeko aukera izango du. Saritutako hirugarren ideia, hondakinak etxepeka biltzea eta gaika gehien sailkatzen duten komunitateak zabor tasa jaitsita saritzea, proposatu du Maria del Carmen Carmonak, eta Donostiako La Perlan bi lagunentzat zirkuitu erlaxagarria eta bazkaria irabazi ditu. Argazkian, hiru saridunak eta Urola Erdiko Mankomunitateko presidente Leire Etxaniz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide