'Gerra zibila eta oroimen historikoa 1936-1945' izenburupean hiru hitzaldi eta erakusketa bat antolatu dituzte Azpeitiko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean. Erakusketa dagoeneko ikusgai dago kulturgunean; ikusgarria da. Atzo, astelehena, izan zen aurreneko hitzaldia, Paco Etxeberria Euskal Herriko Unibertsitateko Lege Medikuntzako irakasle eta Aranzadiko Antropologia Fisikoaren saileko zuzendariak eskaini zuen. Bihar, berriz, Lourdes Herrasti Aranzadiko historialariak eta antropologoak, Emakumean Gerra Zibilean eta errepresio frankistaren garaian izeneko hitzaldia eskainiko du Emakumeen Txokoan. Etzi, osteguna, izango da hirugarren eta azken hitzaldia, Sanagustin kulturgunean, eta Mikel Aizpuru historialariak eskainiko du, Errepublika eta Gerra Zibila Azpeitian izenburupean.
Gaiari loturiko erreportajea egin du Uztarriak maiatzeko zenbakian.