'Zurak eta ezpalak'

'Zurak eta ezpalak' saioak denboraldi berriari ekingo dio gaur Guka Telebistan

Guka Telebista 2024ko eka. 5a, 15:49

Gaur, asteazkena, 21:00etan ikusi ahal izango da saioaren denboraldi berriko lehen atala Guka Telebistan. Andrea Zipitria kazetariak Gurutze Eizmendi eta Erika Olaizola ama-alabak elkarrizketatuko ditu.

Guka Telebistak gaur emango du Zurak eta ezpalak saioaren denboraldi berriko lehen atala. 21:00etan hasiko da saioa, eta Andrea Zipitria kazetariak Gurutze Eizmendi eta Erika Olaizola elkarrizketatuko ditu; hark kultur arloko elkarrizketa egingo die Azpeitiko ama-alabei.

Arlo edo bide bera urratu duten sagei lotutako elkarrizketa saioa da Zurak eta ezpalak. Familia bereko kide ezagunak izango dira protagonista, eta lehen atalean, kultur arloan, bereziki antzerkian, ezagunak diren Azpeitiko ama-alabekin bilduko da Zipitria kazetaria. Beraien ibilbideaz, obrez, eta oro har, antzerkiaz duten ikuspuntua emango dute Eizmendik eta Olaizolak.

Guztira, Zurak eta ezpalak saioaren lau atal eskainiko ditu Guka Telebistak bigarren denboraldian. Gaurkoaz gain, beste hiru saio emango ditu askotariko gaiak ukituz. Saioa telebista bidez jarraitu ahal izango da ekaineko asteazkenetan 21:00etatik aurrera, eta han ikusi ezin dutenek, Guka webgune guztietan ikusi ahal izango dute osorik ostegunetan. Dena den, Guka Telebistak ere eskainiko du saioa datozen egunetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide