Olatz Zugasti eta Gratxina Lertxundi, 'Zurak eta ezpalak' saioko hirugarren gonbidatuak

Guka Telebista 2024ko eka. 20a, 10:00

Guka Telebistak atzo, asteazkena, eskaini zuen Zurak eta ezpalak saioaren denboraldi berriko hirugarren atala. Olatz Zugasti eta Gratxina Lertxundi ama-alabak izan ziren Andrea Zipitria kazetariak zuzendutako saioko protagonistak. Datorren asteko saioan, Maite Azpiazu eta Iban Garcia ama-semeak izango dira saioko gonbidatuak.

Guka Telebistak Zurak eta ezpalak saioaren bigarren denboraldiko hirugarren atala eskaini zuen atzo, asteazkena. Andrea Zipitria kazetariak Olatz Zugasti eta Gratxina Lertxundi ama-alaba musikariak elkarrizketatu zituen. Musikariak izanda, nola ez, musikari buruz hitz egin zuten hiru lagunek.

Arlo edo bide bera urratu duten sagei lotutako elkarrizketa saioa da Zurak eta ezpalak. Familia bereko kide ezagunak dira saioko protagonista, eta hirugarren atal honetan, musika izan du hizpide Andrea Zipitriak; beraien ibilbideaz eta harremanaz aritu dira solasean ama-alabak.

Guztira, Zurak eta ezpalak saioaren lau atal eskainiko ditu Guka Telebistak bigarren denboraldian; atzokoaz gain, beste saio emango du Gukak askotariko gaiak ukituz. Datorren asteazkenean, Maite Azpiazu eta Iban Garcia ama-semeak izango dira saioko gonbidatuak. Programa Guka Telebistan ikusi ahal izango da datorren asteazkeneko —ekainak 26— 21:00etatik aurrera, eta han ikusi ezin dutenek, Guka webgune guztietan ikusi ahal izango dute osorik hurrengo egunetik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide