Azaroaren 25a

Urolako Komunikazio Taldea, indarkeria matxistaren kontra

Urolako Komunikazio Taldea 2024ko aza. 25a, 07:00

Azaroaren 25aren harira, emakumeen kontrako indarkeriaren aurka egiteko konpromisoa duela adierazi nahi du Urolako Komunikazio Taldeak. Egun, Urolako Komunikazio Taldea II. Berdintasun Plana prestatzen ari da, gai honen inguruan duen sentsibilitatea eta konpromisoa berresteko.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da gaur, Azaroaren 25a. Egun seinalatua da gaurkoa berdintasunaren aldeko borrokan nazioartean. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ere bat egiten du milioika herritarrek zabalduko duten aldarriarekin.

Herritar guztientzat aukera berdintasuna bermatuko duen gizarte parekide eta justuago batean sinesten du UKTk, eta horren erakusle da kooperatibako Berdintasun batzordeak 2021. urtean abian jarri zuen I. Berdintasun Plana. Egun, Urolako Komunikazio Taldea II. Berdintasun Plana prestatzen ari da, gai honen inguruan duen sentsibilitatea eta konpromisoa berresteko.

Gaur eskualdean izango diren ekitaldien berri emateaz gain, indarkeria matxistaren aurkako jarrera irmoa eta hori gaitzesteko betebeharra duela azpimarratu nahi du UKTk beste urte batez

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide