Tokikom Sarien ekitaldia izan da gaur Artikan (Berriobeiti, Nafarroa), eta goizak utzi duena laburpen bideoan jaso du Infosarek. Lehenik 2024an Tokikomeko hedabideetan argitaratutako lanik onenak saritu dituzte, eta ondoren, gogoetarako tartea izan dute hara joandakoek. Izan ere, solasaldiak eskaini dituzte Jon Sarasuak, Lurdes Etxezarreta eta Xabi Gartzia AEK-ko kideek eta Ramon Argelina elDiario.es-eko fidelizazio arduradunak.
Hona hemen gaurko hitzorduko argazki bilduma.