'Bada zer' saioaren laugarren atala, bihar ikusgai

Erredakzioa 2024ko abe. 25a, 14:00

Bihar eskainiko du Gukak Bada zer erreportaje sortaren laugarren atala. Saio horretan usaimena izango da bi protagonistak elkartuko dituena zentzumena. Ibon Uranga sukaldaria eta Aiora Urbieta sendabelarretan aditua dira elkarrizketatuak.

Oraingoan, izango da zer usaindu. Hain zuzen, Bada zer erreportaje sortaren laugarren atala eskainiko du bihar Guka Telebistak, 22:00etan hasita, eta usaimena izango du oinarri saioak. Ibon Uranga sukaldariak olagarro zopa izango du hizpide, eta Aiora Urbieta sendabelarretan adituak, landareak, olio esentzialak eta abar.

Bihar telebistan eskainiko du Gukak Bada zer saioa, eta ostiral goizean ikusi ahal izango da Gukaren webguneetan. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide