Haster da Bada zer telebista saioaren bigarren denboraldia. Hain zuzen ere, bihar, osteguna, 22:00etan, ikusi ahal izango da denboraldi berriko lehen atala Guka Telebistan: Bada zer ikusi: irudia. Izenburuak berak ondo dioen moduan, ikusmena izango da jorratuko den zentzumena, eta irudia, bi protagonistak lotuko dituen elementua: Iker Gozategi argazkilari oriotarra eta Xanti Rodriguez irudi sortzaile azpeitiarra.
Ostiral goizetik aurrera ikusgai izango da Gukaren webgune guztietan. Hurrengo atala, berriz, bi ostegun barru, 22:00etan, Guka Telebistan.