'Dabilen harriari...', gaur iluntzean Guka Telebistan

Guka Telebista 2025ko mai. 27a, 11:00

Dabilen harriari... saioaren lehen denboraldiko azken atala izango da gaurkoa. Maria Angeles Korta zestoarra izango da, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan.

Dabilen harriari goroldiorik ez zaio sortzen, eta Maria Angeles Korta zestoarrari ere ez. Argi ditu burua eta mingaina, eta garai bateko kontuak eta bizipenak kameren aurrean dotore berrituko ditu gaur iluntzean, 22:00etatik aurrera, Guka Telebistan, bera izango baita Dabilen harriari... saioko 11. protagonista. Saioaren lehen denboraldiko azken atala izango da, gainera. 

Bihar goizetik aurrera, Gukaren webgune guztietan saioa oso-osorik egongo da ikusgai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide