Martxoaren 8a

Urolako Komunikazio Taldeak bat egiten du berdintasunaren aldeko aldarriarekin

Erredakzioa 2026ko martxoaren 8a

Emakumeen Nazioarteko Egunean, berdintasunarekin duen konpromisoa azaldu nahi du Urolako Komunikazio Taldeak. Hain zuzen ere, datozen lau urteetan konpromisoari jarraipena emango dion II. Berdintasun Plana eratu du taldeak, eta bertako lan lerro eta ekintzei ekingo die laster.

Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, Martxoaren 8a. Egun seinalatua da gaurkoa berdintasunaren aldeko borrokan mundu osoan. Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) ere bat egiten du milioika herritarrek zabalduko duten aldarriarekin.

Herritar guztien aukera berdintasuna bermatuko duen gizarte parekide eta justuago batean sinesten du UKTk, eta horren erakusle da kooperatibako hainbat kidek osatzen duten Berdintasun Batzordea. Hain zuzen ere, datozen lau urteetan konpromisoari jarraipena emango dion II. Berdintasun Plana eratu du taldeak, eta bertako lan lerro eta ekintzei ekingo die laster.

Gaur eskualdean izango diren ekitaldien berri emateaz gain, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunen aurrean, berdintasunaren aldeko jarrera eta betebeharra duela berretsi nahi du UKTk.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide