Albistegia

I. Erniope rallysprintak emandakoa, bideoan

Urtzi Oteiza - Ihintza Elustondo 2026ko apirilaren 26a

Aitzol Apalantza eta Aritz Uzkudun nagusitu dira Erniope rallysprintaren lehen aldian. 5,9 segundoko aldea atera diete Iker Zinkunegiri eta Denis Astigarragari. Gukak honako bideo hau osatu du proban hartutako irudiekin eta irabazleei hartutako adierazpenekin.

Ardatz Motorsport klubak antolatuta, 2011. urteaz geroztik jokatu gabe zegoen Erniope rallysprinta berreskuratu zuten atzo, Errezilen. Aitzol Apalantza eta Aritz Uzkudun ziren lehia irabazteko faboritoetakoak, baina ez zuten espero bezain erraz lortu garaipena. Iker Zinkunegik eta Denis Astigarragak osatutako bikotearekin lehia estua izan ostean, azkenean, 5,9 segundoko aldearekin irabazi zuten Apalantzak eta Uzkudunek rallysprinta, Hyundai 120N Rally 2 autoarekin.

Probaren irudiekin eta podiumeko ekitaldiaren atarian irabazleei hartutako adierazpenekin Gukak osatutako bideoa da honako hau. 

Erlazionatuak

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide