- 12 eta 16 urte artekoentzako. - Trebatzaileak: Leire Urra eta Carol Palacio. - Aurrez izena eman behar da honako loturan.
Errezilgo Ezama baserriko Urraki Esnekiak eta Azpeitiko Sakona Komuntzo etxaldeko gaztak dastatzeko aukera izango da. Dastaketa egin bitartean, Koxinatuko Maitane Cabezak zuzeneko sukaldaritza egingo du. Izena eman behar da parte hartzeko, Elikagunean edo lotura honetan.
Apirilaren 20ra arte, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Informazio gehiago, hemen.