Euskal Herriaren gaur egungo errealitatean eragin duten gertaera historikoak eta mugarri garrantzitsuenak lantzeko ikastaroa izango da. Ikastaroa Urolakoen Nafar Zuzterrak taldearen laguntzarekin antolatu du Azpeitiko Udalak, eta Nabarralde fundazioko Beñi Agirrek gidatuko ditu saioak. Izena emateko, hezkuntza@azpeitia.eus helbidera idatzi beharra dago.
Andoni Bastarrikaren erakusketa. Astegunetan, 18:00etatik 20:00etara zabalik, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara.
Jon Amorrorturen erakusketa izango da ikusgai.