Kontuk eta komeriyek saioaren zortzigarren atala da hurrengo bideoa. Ostegunetan izan ohi da Azpeitiko pintxo-potea, eta herritar ugari ibiltzen bada ere, bitan gunetan banatuta izaten da poteoa. Kalean izan dira Kontuk eta komeriyek saioko Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreak herritarrei gaiaren inguruan galdetu eta horiek zertxobait xaxatzen. Bideoaren errealizazioa eta edizioa, berriz, Maialen Etxaniz kazetari eta Uztarriaren kolaboratzaileak egin du.
Uztarria.eus-ek hilean behin kaleratzen du Kontuk eta komeriyek saioa. Azpeitian zeresana eman edo interesa pizten duten gaiak hartu, eta umore klabean landuko dituzte.
Hemen, Kontuk eta komeriyek saioaren atal guztiak:
1.- Sansebastianak.
2.- Azpeitiko parranda gainbeheran.
3.- Gazteak eta emantzipazioa.
4.- Azpeitiarrak, kirolzaletasuna eta osasuna.
6.- Sexua
7.- Azpeitiko plaza