Kontuk eta komeriyek saioaren hamaikagarren eta azken atala grabatuko dute gaur, astelehena. Azken saioa izanik, herritarrei parte hartzeko deia egin diete saioaren protagonistek; izan ere, plazan egingo dituzte grabaketak, 18:30ean hasita.
Urtarrilean hasita, Kontuk eta komeriyek saioa kaleratu dute hilero Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreak. Hainbat gai jorratu dituzte hilero-hilero, eta herritarrek ere parte hartu dute bideo horietan guztietan. Bideoen errealizazioa eta edizio lanak Eider Bereziartua eta Maialen Etxaniz kazetariek egin dituzte.
Hemen, Kontuk eta komeriyek saioaren atal guztiak:
1.- Sansebastianak.
2.- Azpeitiko parranda gainbeheran.
3.- Gazteak eta emantzipazioa.
4.- Azpeitiarrak, kirolzaletasuna eta osasuna.
6.- Sexua.
7.- Azpeitiko plaza.
8.- Pintxo-potea.
9.- Mugikorra eta sare sozialak.
10.- Antzerki Topaketak.