Sanjuandegiko festak 2024

Mantangorriren jaitsierak utzitakoak, bideoan

Maialen Etxaniz - Intza Trula 2024ko eka. 1a, 10:01

Dozenaka lagunek Palestinako genozidioa gelditzeko eskatu ostean jaitsi zen Mantangorri, festei hasiera ofizialki emanez. Gazte Eguneko arratsaldeak utzitako irudiak eta adierazpenak dira honako hauek. 

Sanjuandegiko plaza jendez beteta zegoela jaitsi da Mantangorri beste urte batez, festei hasiera ofizialki emanez. Asteazkenetik auzoan jai giroan dabiltzan arren, ostiralarekin hasten dira festetako egunik potoloenak, eta jendez betetzen dira auzoko txoko guztiak. Atzo, txupinazoaren aurretik aldarrirako tartea ere hartu nahi izan zuten festa batzordeko eta Elkar-ekineko kideek, eta elkarretaratzea egin zuten auzoko plazan bertan. 

Palestinako genozidioa gelditzeko eskatu ostean jaitsi zen Mantangorri, eta behin txupinazoa botata, buruhandiak eta trikitilariak ibili ziren kalerik kale festak girotzen. Gauean jarraitu zuen jaiak, Gazte Eguneko afariarekin, areto dantzen emanaldiarekin eta DJ eta kontzertuekin.

Gaur ere, egun osoan zehar izango da zer egina eta zertaz gozatua auzoan; izan ere, gaur Auzo Eguna ospatuko dute 

Gazte Eguneko argazki bilduma, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide