Txakolina izan da jaun eta jabe eguerdian

Gorka Eizagirre eta Intza Trula 2024ko eka. 15a, 16:30

Getariako Txakolinaren VII. Eguna ospatu dute eguerdian Azpeitiko Perez Arregi plazan. 12:30etik 14:30era bitartean zortzi upategitako txakolina eta oilasko zein gazta pintxoak dastatzeko aukera izan dute bertaratu direnek.

Giro bikaina nagusitu da beste behin Getariako Txakolinaren VII. Egunean. Perez Arregi plazan, 12:30etik 14:30era, Getariako Txakolina jatorri izena duten zortzi upategitako ardoak eta oilasko zein gazta pintxoak dastatzeko aukera izan dute azpeitiarrek zein inguruko herrietatik joan direnek. Plaza girotzeko ardura, berriz, Nafarroa Behereko Bankako Menditarrak taldeak izan du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide