Albistegia

Lanbropean dantzan egin diote harrera udari

Urtzi Oteiza

Eguraldi goibela ez zuten oztopo izan Antxieta musika eskolako eta Luix Beltza dantza eskolako kideek, eta suaren bueltan egindako dantzan emanaldiarekin ospatu zuten San Joan bezpera.

San Joan sua egin zuten atzo Azpeitiko plazan, eta suaren ondoan eta bueltan Luix Beltza dantza suelto eskolakoek hainbat dantza eskaini zituzten, Juan Antxieta musika eskolakoen doinupean. Emanaldiaren bukaeran hainbat herritar ere animatu ziren dantzara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide