Albistegia Urrestillako sanjoanak 2024

Enborra sartu eta sua piztuta, sanjoanetan murgildu dira Urrestillan

Andoni Elduaien

San Joan bezperaz hasi dituzte festak ofizialki Urrestillan herri afariarekin, suarekin eta plazan arbola zutik jarrita. Gaur, San Joan eguneko ekitaldiak izango dituzte festan segitzeko.

Atzo, San Joan bezperaz, suziria botata hasi zituzten sanjoanak Urrestillan. San Joan suari lotutako festa, berriz, gauerdian egin zuten. Herritar gazteek lizar enbor luze bat sorbaldetan hartu eta kalejira egin zuten trikitilariek lagunduta, eta ohi bezala, eliza aurrean sartu zuten. 25 minutu inguru behar izan zituzten enborra zuzen eta behar bezala kokatzeko; izan ere, eskailerak hartuta, lizar enborra zuloan sartzeko bultzaka aritu ziren zenbait lagun.

Enborra sartuta, festa frontoi aurreko aparkalekuan hasi zen gero. Egur pila batekin osatutako tontorrari su eman, eta dantzan murgildu ziren urrestildarrak eta hara joan ziren gainerako lagunak.

Erlazionatuak

Arbola altxatuta, Urrestillan bete-betean dira sanjoanetan

Ihintza Elustondo eta Nerea Uranga 2024 eka 24 Jaiak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide